XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizaren eta agintarien aurka agertu zelako beti, sorginkeriak aisetasunean bizi zirenen artean ere izan zuen jarraitzaile franko eta itsu itsuan sinesten zuten hauek sorginen ahalmenean.

Nafarroan, sorginkeriaren magalera bildu ohi ziren babes bila gizarteko maila erdeinatuak, Baztango agoteak, ijitoak, hungariar eta gainerako gizarajoak; sorginek beren ukendu eta nahasketak egiteko erabiltzen zituzten mendi zuloak, justiziaren zigorretik iheska zihoazenen eta herriak erdeinatzen zituen jendakien babes bilakatu ziren.

Eta azken batean, kulto estrabagante, bere gisako eta basati hauen azpi azpian, maila guzietakoak anaitasun giroan ikusteko grina ezkutu bat ikusi beharko da, urre eta harbitxiz jantzitako elizkizun handizu horietan aurki genezakeen baino areagokoa, agian.

4. Olaundiko burniola Olaundiko burniola Bidasoa hibaiaren ertzean kokaturik zegoen, menditik datorren errekatxo batekin bat egiten duen tokian, berdetasun eta hezetasunez inguratutako sakangune batean.

Etxe zabal bat zen, zaharra, eta erdi eroria.

Urrundik begiratuz dorrez koroaturiko gaztelu zahar bat zirudien; bazuen ondoan urtegi bat, errekako uren biltoki; ola tzar bat, harrizko zutabe erraldoi batzu belar artean erdi itoak; (...).